[English] [Español]
ramón valle

"XX mendeko Kubatar pianistika, talentuari dagokionez oso oparoa izan da; besteak beste: Lecuonarengandik, Frank Fernández eta Jorge Luis Pratsengana arlo klasikoan eta Célido Curbelorengandik, Gonzalo Rubalcabarengana Jazz latinoan eta kubatar fusio musikan, eta hau dena, sonen gurasoak kontutan hartu gabe, hauek kapitulu aparte izango bait lirateke.

Orain, Ramon Valle, kubatar pianoaren talentu gazte bat, zeinak bere teknika depuratuari, sormen mugagabea gehitzen dion, aurkeztu eta gomendatzeko lan atsegina dagokit

Oraingo honetan, bere lehenengo diska saioan, irudimena, berezkotasuna, lirikortasuna eta edertasunaz harrotzen den pianujole dirdiratsu hau entzun ahal izango duzue. Bere atributo hauek, jotzeko moduan zein konposatzeko eran erakusten ditu; izan ere, diska honetan agertzen diren kanta guztiek bere sinadura daramate.

Artista gazte guztiek bezalaxe, ekidinezinezko eraginak xurgatzen ditu, bere kasuan, besteak beste, klasikoak eta Jarret – Corea – Hancock hirukoteko zenbait elementuak nagusiki. Bitxia da, eraginoi bizi berria ematen eta berauek bere sormenari gehitzen nola jakin duen, musikari, identifikatzen duen bere seilua ezarriz. Besterik gabe, entzun diezaiogun Ramon Valleri, gure pianujole gazterik harrigarriena."

(Chucho Valdés, Levitando diskaren aurkezpenenan )

1964an, Holguinen, Cuban jaioa, cubatar jatorrizko musikari honentzat, konposatzea, mintzatzea bezalakoa da. Bere etxean seaskatik, "deskargak" (Cuban, jazz sesioei ematen zaien izena) maiz bizi izan zituen eta beranduago piano klasikoa ikasi zuen.

Silvio Rodriguezen taldekide bezala ezagunagoa, kongen markaje errentagarriagoa baino, teklen askatasuna nahiago izan zuen

Valle, energia hutsa dugu, pianoarekin duen harreman erabat fisikoa da; bere ukitua oso erritmikoa baina halaber ñabarduraz betea dugu eta egungo jazzaz duen kontzepzioa oso irekia eta erakargarria da. Valle, Coltroneren Giant Steps tango bat, edota bolero bat ,sentimentuz beteriko balada jazzy bat bihurtzeko gai da. Bere konposaketei, edertasun handiko izpiak darizkie eta berauei aplikatzen dien tratamenduak, etengabe aldakorrak, publikoa ere tentsioan irautea behartzen du.