kathryn
tickell
Kathryn Tickell, 1967an jaio zen. Seguraski,
bere sustarrak, North Tyne bailaran, Northumberland-en
daude, non oraindik ere, bere senideek, musika tradizionala
jotzen segitzen bait dute.
Kathryn, beti musikaz inguratuta
egon da eta sei urte zituenez geroztik pianoa jotzen
du. Bederatzi urte zituela, Northumbriango gaita txikia
jotzen hasi zen eta hamairurekin gaita tradizional txapelketa
bat irabazita zuen, Border jaialdian eta hainbat eta
hainbat bibolin txapelketa ere. 1980an, Shetland-go
bibolina jotzen ikasi zuen Tom Anderson jole eta irakasle
bikainarekin. Handik gutxira, 1981ko Shetland-go Folk
Jaialdian parte hartzeko gonbidatua izan zen. Hain haundia
izan zen bere arrakasta, ezen hurrengo urtean ere, gonbidatua
izan bait zen.
1983an, Edimburgoko Nazioarteko
Jaialdietan gonbidatua izan zen, jaialdi ospetsu honek,
Inglaterrako musika tradizionala, lehenego urtez programatu
zuen urte berean.
1984an, bere lehenengo diska
grabatu zuen "On Kielderside". 1985an, harrez
gero profesional bezala, atseden bako lanari ekin zion,
Inglaterra osoan zehan jo zuelarik eta Northumbria-ko
musikazko diska bat grabatuz "From Sewingshields
to Glendale", Alistair Anderson-ekin eta Joe Hutton,
Willy Taylor eta Will Anderson bezalako beste musikari
errespetagarri batzuekin.
1986an, bere bakarkako bigarren
diska grabatu zuen, "Bonderlands", Black Crow
Records diskaetxearekin, kasik urtebetez, Folk Roots
zerrendetan 30. Postuan agertuz. Kathryn "Square
Roots" zeritzon bilduman ere agertu zen, Rory McLeod-ekin
jotzen zuelarik eta hainbat disketan, zenbait artistaren
grabaketetan lagunduz.
87 urteko udan 60 minututako
dokumentala grabatu zuen "The Long Tradition",
Channel Four Ingalaterrako telebista katearentzat.
Kathryn-en hirugarren diskan,
"Common Ground", Ingalaterrako bi musikari
errespetatuenetakoren laguntza izan zuen, hain zuzen
ere, Danny Thompson kontrabajuan eta Chris Newman kitarran.
Diska hau, Q musika aldizkariak, "Urteko disken"
artean aukeratu zuen. Kathryn bera ere, 1988ko Folk
Roots-en inkestak "top Instrumentalist" izendatu
zuen.
1990ean, Kathrynek, bere lehenengo
kantaldi garrantzitsua eskeini zuen, Theatre de la Ville
entzutetsuan hain zuzen ere. Urte horretantxe, Kathryn
Tickell Band osatu, Parisen, Sting-ekin grabatu eta
Lorienten Chieftains taldearekin jo zuen.
1990 - 1994 bitartean, Kathryn-ek
taldera zuzendu zituen bere indar guztiak, Frantzia,
Espainia, Suitza, Hong Kong, Japoi, Kanada, Italia,
Belgika, Australia, Dinamarka, Suezia, Alemania eta
Estatu Batuetan zehar birak egiteaz gainera, bi diska
grabatu zituelarik, "The Kathryn Tickell Band"
eta "Signs". Hala ere, lankidetzak egiteko,
Teatro konpainia zuzeneko ekoizpen batentzako musika,
hirugarrenez konposatzeko, Radio 2-ko irratsaioak aurkezteko,
Penguin Café Orchestra-rekin eta baita ere Chieftains-ekin
grabatzeko eta Sting-en beste bi diskatan kolaboratzeko
eta Newcastle City Hall-en eta telebistan hura laguntzeko
denbora ataratzeko moldatu zen.
1994an, Kathrynen Tickell-en
taldea, Kathryn Tickell Band, bilmoldatu ondoren, Kathyn
Tickell Trio bilakatuta itzuli zen. Hirukote honetan,
Ian Carr-en kitarraren tankerak, Neil Harland-en bajua
jotzeko modu sotila osatzen du. Bi musikari hauen arteko
elkarrekintzak, Kathyn-en musikari, izakeradun oinarria
erantsi zion.
1995ean, Kathrynek, konposaketa
eta grabaketa lanetan konzentratzeko eta baita, egun
jotzen duen hirukotearen baitan bere musika garatzeko
(Kathryn , Ian Carr eta Neil Harland), atsedena hartu
zuen.
Discografia
On Kielderside (1984)
Borderlands (1988)
Common Grounds (1988)
Kathryn Tickell Band (1991)
Signs (1993)
The Gathering (1997)
|