[English] [Español]
skalariak

Skalariak 1994. urte bukaeran jaio zen, batez ere Juantxo eta Peio Skalari anaiek ska musikarengatik zuten afizioari esker. Ska musikak 40 urte izaki, beren eragina eta aldaketak xurgatzen dituzte, beren modura interpretatzeko eta denborarekin estilo propio eta konfundiezina lortuz.

Dozena bat kontzertu besterik ez zituztela bizkarrean, Gor zigilu nafarraren interesa pizten du taldeak eta 1997. urtean “Skalariak” izeneko lehen lana plazaratzen dute. 1999. urtea “Klub Ska” diskoarena da. Hau ere Gor Diskak-ekin egina, bertan iada heldutasun bat somatzen da taldean, seguraski aurretik emandako zuzeneko kontzertu guztiei esker.

Lan honekin, 3 diskoz osatuko zen disko kontzeptualen bilduma hasten da. Klub Ska-ren kasuan, arraza guztiek kabida izanen zuten gunea, nazioartekoa, librea eta solidarioa sortu zuten, non gazteek askatasun osoz aldarrika zitzaketen haien kezkak, eta non festarako beta ere izanen zen. Diskoak harrera ezin hobea izan zuen, baita “Solo Vivir” singleak ere. Hau dela eta bi urtetan etengabe aritu ziren 100-dik gora kontzertu eskainiz, tartean Frantzia, Italia, Suitza eta Mexiko aldean ere ibili zirelarik.

“En la kalle” (2001, GOR Discos) hirugarren diskoak, aipatutako kontzeptuari jarraiki, skalarien irudimenean besterik ez zen “Ska Kalea” sortzera eraman zituen. Klub Ska horretatik, kalera aterako dute beren mezua. Musikari begiratuz, lan honek soinu epel eta konpaktua eskaintzen du korte guztietan. Dudarik gabe, konposaketa eta ejekuzioari begiratuz sekulako lana.

Disko honekin, taldea errepidera abiatzen da eta lan honen filosofia praktikara eramaten du, kontzertu inprobisatuak eskainiz “kalean”, ska kale horretan hain zuzen. Halaxe gertatu zen Iruña, Bartzelona eta Bilbo bezalako hirietan. Esan beharra da gainera, ekintza hauek grabatuak daudela “Skalariak: Street´s Ska” (DVD/VHS) izeneko 70 minutuko bideo-erreportaian. Bertan hortaz gain, atzerrian emandako kontzertuen irudiak ageri dira, baita elkarrizketak eta beste hainbat gauza.

Radio Ghetto:

2003 urtean Skalariak-ek laugarren lana plazaratu zuen, BOA-cor zigiluarekin. Disko kontzeptualen bildumaren azkeneko lana zen. Klub Ska, Klub-ean kokatzen zen, hurrengoa kalean eta disko hau Ghettoan. Agintetik, poteretik, zenbaitetan ghettotan baztertzen gaituzte. Ghetto Irrati honekin taldeak ghetto horien mugan hautsi eta gainditu nahi ditu eta gutxiengo horiei ahotsa eman nahi die. Gainera berriro ere Skalariak-ek ekintza praktikoekin egiten du aldarri eta horren adibide, sortu duten benetazko irratia. Irrati librea, 24 orduak etengabe ari dena eta mundu guztirako emititzen duena . www.radioghetto.com helbidean entzun ahal izanen duzu.

Disko hau mugarri izan da eta koherentzia gehiago emanen zaio nortasun propioz egindako musika horri. Inoiz baino presenteago edukiz, finean, “skalari soinua” deitua izan den hori.

2005 azaroan kaleratu du Skalariak-ek “Luz Rebelde” (BOA cor) bostgarren diskoa. Berriro ere skalarien zigilu propio hori ageri zaigu...eta berriro ere publikoa harritzea lortu dute hain berezia duten esentzia hori galdu gabe. Honek zalantza izpirik gabe, bai estatuko eta baita nazioarteko merkatuetako ateak ireki dizkie. “Luz Rebelde” birak Chile, Alemania, Italia, Suitza eta noski Euskal Herria eta estatuko beste hainbat hiriburuetara eramanen ditu hurrengo hilabeteetan

Skalariak dira:

Juantxo Skalari

Peio Skalari

Javier Etxeberria

Hiart Leitza

Luisillo Kalandraka

Mario Memola

http://www.skalariak.com