[English] [Español]
perfect

Jamie Clarke, gitarra-jole, abeslari eta Perfect taldearen arima 1964an jaio zen inongo herri batean, oso urrun heltzeko halabeharrak jota. London erdiko Camden auzunera aldatu zen, ezen garai hartan, 1987an, nazioarteko musika bilgunea zen. Innocence Lost taldeaz hasi zen musikan –taldea 80ko hamarkadako pop talde ezaguna izan zen–, eta, azkenik, The Pogues irlandar folk-punk taldean munduari biraka ibili zen.

Pedja bosniar eskusoinu-joleak hainbat sari irabazi ditu, arin bai arin jotzeagatik, eta ukitu exotikoa txertatzen dio Perfect-en folk tradizionalari. Alemaniara ikasle heldu zen, eta han lagun baten beste lagun baten laguna ezagutu zuen aleman ikastaro batean. Folk talde bat antolatzeko eskusoinu-jole baten bila ari zen norbait ezagutzen zuen horrek. Jakina, hura Jamie zen, eta garai hartan entseiuak egiten ari zen Mochen Ritter bateria-jolearekin. Mochenek 2000ko udan utzi zuen taldea. Adiskide egin ziren, eta batera hasi ziren lanean.

Bateria-jole berria, Andy Schabinger, Interneti esker aurkitu zuten, jostailu berri eta miragarri horri esker. Kide berria Bodensee-koa da, eta baterian gauza berriak entseiatzea du gogoko. Perfect-en estiloa izugarri laket zaio, eta sortzeko ahalmen handia eta ikaragarrizko talentua dauzka. Gainera, bateria-jole berriak moderno-airea ekarri dio talde historikoaren estiloari.

Perfectek arrakasta handia izan du mundu osoan, eskaini dituen 200dik gora kontzertuetan. Folk-rock eta abesti onen nahasketak egin ditu ospetsu horien kontzertuak