jc
perez
"HIRIKO ISTORIOAK - JC PEREZ live" Proiektu honen formazioa hau izango da:
JC PEREZ Piano, gitarra eta ahotsa.
FERNAN IRAZOKI Bateria.
GONZALO TEJADA Kontrabaxua.
ANDRZEJ OLEJNICZAK Saxo tenore.
RUBEN SALVADOR Tronpeta.
ALBERTO URRETXO Tronbon.
Proiektua:
2001-ko apirilean, JC Perez-ek Tolosako Leidor Antzokian eman zuen beraren azkenetariko kontzertua hirukote bezala, hau da piano, kontrabaxua eta bateria. Kontzertu honen errepertorioa pop-jazzerantz jotzen zuen eta aipagarri bezala bere abesti ezagunak ditugu: "Gauero", "Hau berua", "Mambo" eta abar.
JC Perez zuzenetara bueltatzen da eta bere formazio berri honekin Atlantic River-era eramaten gaitu. Tolosako hirukoteari haize formazioa gehituz JC oso gustora aurkezten da eskenatoki gainean bere errepertorioa inoiz baino landuago eskeiniz.
Proiektu honetan "Hiriko Istorioak - JC Perez live" JC-k bere hiru diskoetako errepasoa egiten du errepertorio berri honetan hoberen egokitzen diren abeztiak aukeratuz, "soinu" hau zuzenean grabatzeko asmoarekin.
1997-tik JC "musika kontenporanea" arloan ari da lanean eta urte hauetan soka laukoteentzako partiturak, aize boskoterako, flauta eta pianontzako sonata bat, koruentzako obrak, saxo eta perkuzioetarako... idatzi ditu eta eten gabe joan dira estreinetan "klasika-kontenporaneo" mundu horretako ziklo eta gertakizunetan eta CD-ak baita grabatu izan ditu.
Antzerki, zinema, marrazki bizidunak ... -tarako egin ditu musikak eta horrela jarraitzen du 80-ko hamarkadan hasitako bide honetatik, hasiera batean Itoiz-ekin batera eta gauregunerarte.
Diskografia:
"Atlantic River" (Elkar, 1994)
"Hau berua" (Elkar, 1996)
"Ikaro" (Elkar, 2000)
"Hiriko istorioak - JC PEREZ live", (Elkar, 2006) |