old
blind dogs
Old Blind Dogs Eskoziako talderik bitxienetakoa
da, eta tradiziozko musikaren pizkundeari eusten diote
sorreratik. Urteak joan ahala, taldea bilakatu eta heldu
egin da, eta egun Eskoziako folk-talde entzutetsuenetako
bat da. Hasieran, Dave Francis-ek perkusioa jotzen zuen
eta Carmen Higgins-ek biolina. 1992an, Davie Cattenach
aurrekoei elkartu zitzaien eta birak egiten hasi ziren
orduko lau taldekideek. Lau CD grabatu zituzten Eskoziako
KRL disko-etxearekin, New Tricks, Close to the Bone, Tall
Tails eta Legacy. 1996an, Fraser Fifield besteekin jotzen
hasi zen, eta, hala, Old Blind Dogs taldeko bosgarren
kidea izan zen. Fifield-ek bestelako soinua ekarri zion
taldeari, jazz-ukitua gaineratzen baitzuen saxoaz, eta
gaita jotzeko era berezia baitzuen. Bost taldekideen lehen
diskoa, Five izenekoa, 1997an kaleratu zen eta KRL disko-etxearen
kontratuari buru eman zion. Orduan, Graham 'Mop' Youngson
sartu zen (Wolfstone ohia), Davie Cattenach-en ordez,
eta erritmo gogorra baina funkya ekarri zion taldeari.
1998an, oso lanpeturik ibili ziren birak egiten, Estatu
Batuetan, Alemania, Espainia, Danimarka eta Erresuma Batuan.
1999an, Old Blind Dogs taldearen
osaera aldatu zen. lan Benzie, taldea 1990ean sortu
zenetik abeslari izanikoak taldea utzi zuen urtarrilean.
Halaber, Fraser Fifield-ek erabaki zuen bakarrik jarraitzea,
eta Old Blind Dogs taldeak Eskoziako abeslari itzaltsu
eta musikagile Jim Malcolm eta Rory Campbell (Deaf Sheppard)
gaita eta txilibitua berera ekarri zituen.
Jim Malcolm-ek Eskoziako musika
tradizionala lantzen du. Gainera, gitarra eta harmonika
ederto jotzen ditu. Lehen diskoak, Sconeward, harrera
ona izan zuen Eskozian, Europan eta Estatu Batuetan.
Disko berriak, Rohallion, berehala eskuratu zituen lehen
salmenta-postuak Greentrax disko-etxearen eskutik.
Rory Campbell ezaguna izango
da Eskoziako talde handiekin jo duelako hala nola Deaf
Sheppard taldearekin. Badiote Rory-k freskotasun
eta doitasunez jotzen duela gaita, energia
handiko doinuak jo eta soinuen harrabots
loriatsua darabilela. Rory-k Deaf Sheppard taldean
jotzen segitu du, baina Old Blind Dogs taldearekin aritu
da 1999an hitzarturik zituzten biretan.
Azken lanak The World's Room
izena du, eta Green Linnet disko-etxeak argitaratu zuen
1999ko urrian.
Diskoak: New Tricks, Close To
The Bone, Tall Tails, Legacy, Five eta The Worlds Room
(Green Linnet Records).
Taldea :
Jonny Hardie : Biolina, Manddin-a eta Koruak.
Buzzy McMillan : Baxua,
Txilibituak eta Koruak.
Jim Malcolm : Ahotsa, Kitarra eta Harmonika.
Rory Campbell : Gaita eta Txilibituak.
Paul Jennings : Perkusioa.
|