georges
moustaki
1934an, Alejandrian (egipto)
jaioa, greziar gurasoak izan zituen, aitak liburusaltzaile
eta amak etxekoandre zihardutelarik. Batxiler ikasketak
Alejandriako Frantziar Lizeoan burutu zituen eta 1951ean
Parisera joan zen, bere ikasketekin segitu ahal izateko.
Han aurkituko zuen bere benetazko bokazioa; musika. Horretan
aritzen zen, baina bitartean, etxez etxe, liburuak saltzen
eta parisko egunkarietan kolumnak eta frantseserazko egipziar
egunkari batean asteroko kronika bat idazten zituen.
Hastapenetan, instrumentista
gisa hasi zen; baina laster, garaiko kantari garrantzitsuenen
artean; esatebaterako: Piaf, Reggiani, Barbara, Dalida,
Montand, Salvador,
harrera ona aurkituko zuten
lantak konposatzen hasi zen.
1969. urtean, "Le Métèque"
grabatzeak, interprete moduan ospea eman zion. Bere
artearen alde berri honek zera ahalbideratzen dio, bere
errepertorioa eta lanak: bakar batzuk aipatzeagatik
"Milord"en hasita "Sarah"era, "Ma
Liberté"tik edota "La Marche de Sacco
et Venzetti"tik pasata ezagutzen dituzten berrogeitahamar
herrialdetan aurkeztea, hain zuzen ere.
Bira eta disken artean, zinerako
("La Fiancée du Pirate", "La Temps
de Vivre", e.a.
), antzerkirako ("Les
Capriches de Marianne", "Les Caisses qu´est-ce",
"Le Cadeau", e.a.
) eta telebistarako
("Cités a la Dérive", "Du
Côté des Musiciens", e.a.
)
musika konposatzen du.
Halaber, "Questions á
la Chanson" eta "Les Filles de la Mémorie"
(Jorge Amadok, bere lagunak idatziriko prefazioaz) liburuen
egilea ere bada eta noizbehinka, bere bidaiek inspiraturiko
akuarelak eta marrazkiak erakusten ditu.
eta aldiro jotzeko tentaldian
amore ematen du. Bere kirolik gogokoena, mahai tenisa
du, oso jokalari trebea delarik.
Bere Parisko berragerpena prestatzen
duen bitartean, Frantzia eta baita ere planeta osoan
zehar bidaiatzen ari da eta bide batez, bere adizkideekin
aurkitu, jende berria ezagutu eta bere etengabeko iraultza
kantatzen du.
Biretan, 25 urtez ibili ondoren,
hogei bat diska, haundienentzako zein berarentzako hirurehun
kanta inguru, antzerkirako musika, pelikuletako banda
sonoroak, e.a. burutu ditu.
UNESCOk, 2.000. urterako BAKE
KULTURAREN ENBAXADOREA izendatu berri du.
50 herrialde baino gehiagotan,
kantaldiak eskeini ditu eta orain hogeitahamar urte
baino lehenagotik, San Luis irlan bizi izan da. Bertan
egunak, idatziz, irakurriz, marraztuz, konposatuz, eta
xakean eta mahai tenisean jolastuz ematen ditu.
Le Metequé", disketxe
baten Zuzendari Orokor batek bultzatuta grabatu zuen,
kantari karrerarik imajinatu ere, ez zuenean egiten.
Bere azken aurreko lan "Meditarraneén"
aldiz, publikoak eskatuta grabatu zuen. Diska hau, gauregungo
eta aldibatera iraunkor bezala katalogatua izan zelarik,
Moustakik idatziriko hamar kantez osatuta dago eta konpositoreak,
Maxime Leforestier, Joe Rossi, Francoise Rauber eta
Keizo Mutsumuraren (japoniar konpositorea, Henri Dutileuxen
koikaslea) laguntza jaso zuen.
Argitaratu den bere azken lanak
Tout reste à dire, Gang estudioetan grabatua
izan denak, ohiko laguntzaileak izan ditu: Muriel Boisson,
Marc Bertaux, eta Luiz Augusto Cavanni (ahotsak,
baxua eta bateria), Arnaud Ménthivier, Yvan Cassar,
Olivier Louvel, Cacàorekin batera(eskusoinua,
pianoa, kitarra, saxoflauta) eta Jean Marie Leauk bildutako
kordelezko arlo batekin. Beste behingoz, espazioa eta
denboraren inguruka dabil.
|