milladoiro
Galiziako Jai, erromeria eta antzokietatik,
Argeleko Ramadan ospakizunetara eta "UCLA"ko
kaliforniarrengana, Ipar Finlandiako lur ederretatik zehar
edo New Yorkeko "Saint John the Divine" kaedrale
postmodernotik zehar, Buenos Aires edota Saltzburgo ahaztu
barik, eskenatokira igotzen garen bakoitzean, harrizkoen
moduan, iparraz erabilgarriak suertatzen zaizkigun zenbait
"milladoiro"rekin fidelak izaten saiatzen gara.
Gure seketruarekin fidelak; hau da, ekinean dibertitzen
garelarik musika ona egitea; kontzertuetatk harago, bestelako
erreferentziak, aberri bat, kultura bat, etorkizun hobe
batekiko jende askoren ilusioa, e.a.
isladatzea
Izan ere, esperantzaren kolektiboko
kide sentitzen gara eta bizitzeko egokitu zitzaizkigun
denboratan zamalkatzen segitzea besterik ez dugu espero."
Milladoiro taldea, 1978ko azaroan
osatu zen eta bere eraketan zein bere eguneroko lanerako
(beste zenbait galiziar kultur elkarteren kasuan bezalaxe),
euren lurrarekiko erabateko atxekimenduaren bizgarria
jaso zuten. Lur horrek hizkuntza eta kulturaren bestelako
manifestazioetan (musika partikularki) ezinbesteko euskarria
dauka.
Giza eta ekonomi aldaketa handien
garaietan gaude. Honek, azentu propiodun kultura tradizional
aberatsa, funtsean nekalazal errokoa, akabatua izaten
ari da eta azentu eta ahots arrotzez ordezkatua. Musikal
folkloreari dagokionez, fenomeno hau oso nabarmena da,
bereziki 50.hamarkadatik aurrera, batez ere, industrial
eta hiritarrago bilakatuz Galiziak bere nekazal izaera
galtzen duen heinean. Herri musikaren zati handi bat
auzolanarekin lotuta dago eta behin hauek desagertuta
daudenean, iharduera musikal paraleloa ere galtzen da.
Modernitateak, erromeriak eta herrietako festak, kantaldi
bilakatzen ditu eta kantaldietan publikoa ikuslea da
eta ez aktorea. Hitz eta musika hedabideek gainontzekoa
egiten dute.
Egoera honen aurrean dagoen aukera
bakarra, folklore musikala, egungo mundu modernora egokitzean
datza, sortzeko eta hedatzeko bitarteko berriei esker,
dimentsio berri bat ematen zaiolarik.
Argi dago. Hau ez dago subjektu
anonimo baten eskuetan (herria, folklore sortzailea
definizioz) eta bai ordea, izena duten artista kultoenetan.
Beste aukera bakarra desagerpena da.
Milladoiro taldeko kideek, Galiziar
herri musikaren modernizazio hau, jakinduri bitxiaz
egiten jakin zuten. Beren gaiak, batzuk ahozko iturrietatik
zuzenean hartuak eta beste batzuk kantutegietan bilduak,
instrumentu tradizionalez zein gaur egungo instrumentu
egokiez joak izaten dira. Honek, Galiziarako eta baita
kanporako ere, galiziar doinuen arno zaharra, kontzertu
edo kantaldien zahagi berrietan hedatzeko aukera ematen
die.
Milladoiroren atzean beste talde
batzuk etorri ziren. Eurei esker, Galiziak, barruan
zein kanpoan estimatua eta identifikatua den ahots musikala
dauka.
Taldea :
Antón Seoane : Teklatuak, eskusoinua, kitarra
akustikoa, zanfona
Xosé V. Ferreirós : Gaita, Tin Wistle,
mandolina, bouzouki, oboe, uilean pipe.
Nando Casal : Gaita, klarinetea, tin wistle, kromorno
Moncho García : Perkusioa.
Xosé A. F. Méndez : Flautak.
Harry C. : Bibolina.
Roi Casal : Harpa, okarina.
Diskografia :
A Galicia de Maeloc
79an grabatua. Madrilgo Autofilm Estudios. 8 galiziar
herri kanta, bat Irlandakoa eta konposatutako 4 gai.
Milladoiroren estiloa eta soinuaren estreinaldia. Lehendabizikoz
galiziar musikan, galiziar gaita, okarina, zanfona,
harpa, klabezina, flautak, uilean pipe, e.a. batera
erabiliak izan ziren. Frantziar merkatuan argitaratu
zen lehenengo galiziar diska izan zen.
O Berro Seco
80. urtean grabatuta. Kyrios Estudioetan. Madril. San
Fins do Castroko (A Coruña) kanta kolektibo batek
iradokitua. 9 galiziar gai tradizional eta konposatutako
bat. "A Galicia de Maecoc" diskaren "continuum"
bat bezala hausnartua. Sintetizadoreak gehitu eta lehenengoz,
gaita eta uilean pipe batera jo ziren.
Milladoiro 3
82an grabatuta. Madrilgo Autofilm estudioetan. Galiziar
10 gai tradizional eta konposatutako bi. Milladoiro
estiloaren konfirmazioa eta bertan, taldearen zuzenekoa
markatuko duten gai asko agertzen dira. Gaietako batean,
Milladoirok, eskoziar gaitak erabiltzen ditu.
Solfafría
84an grabatuta. Windmill Lane estudioak, Dublin. Ingenieria:
Brian Masterson. 9 galiziar gai tradizional, 1 bretoia
eta bat konposatua. Milladoirok, Irlandan grabatu zuen
lehenengo diska. Diskaren gai batean, Paddy Moloneyren
laguntza berezia.
Galicia no país das maravillas
86an grabatua, Windmill Lane estudioak, Dublin. Ingenieria:
Brian Masterson.. Hirue gaietan, pandereteirekin lehendabiziko
kolaborazioa. Beste hiru gaik "La Mitad del Cielo"
pelikularen soinu banda osatu zuten. Hau dela ta, sarituak
izan ziren.
Divinas Palabras
87an grabatuta. Eurosonic estudioetan. Madril. Vallen
Inclanen lan baten oinarritutako izen bereko pelikularen
soinu banda. Gai tradizionalak eta konposatuak. Lau
gaitan Ana Belenen laguntza izan zuten.
Castellum Honesti
89an grabatuta. Windmill Lane estudioak, Dublin. Ingenieria:
Brian Masterson. Gai guztiak, galiziar herri kantak
dira. Konposaketok, kasu batzuetan Galiziar herriaren
gogo kolektiboaren parte dira. 91eko Indie Awardsen
aipamen berezia eta Green Linnetek, nazioarteko merkatuan,
argitaratzen duen lehen Milladoiroren lana.
Galicia No Tempo
91an grabatuta. Windmill Lane estudioak, Dublin. Ingenieria:
Brian Masterson. Galiziar historia, jatorrietatik gaur
arte, jasotzen zuen izen bereko erakusketaz inspiratutako
lan tematikoa. Lana, lau mugimenduz osatuta dago. Galiziar
gai tradizionalak eta konposatutako beste bat. Amerikar
merkatuan, Green Linnet argitaratua eta japoniarrean,
Marquee/Belle Antiquek editatua.
A Vía Láctea
93. urtean grabatuta. Cormoran estudioak. Galizia. Ingenieria:
X.M. Tasende. Donejakue Apostoluaren figuran eta erromesaldietan
zentraturiko magia antzezlan batentzako konposaketa
tematikoa. Ertaroko zantzuetatik, batzuetan poperanzko
hurbilketa deigarrietatik zehar, folk estetikara doan
soinua.
A Xeometría da Alma
93. urtean grabatuta. Cormoran estudioak. Galizia. Ingenieria:
X.M. Tasende. Maruja Malloren kuadroetan oinarritutako
lan tematijoa. Santiagoko Arte Garaikidearen Galiziar
Zentroa inauguratzeko egin zen aipatu pintora surrealistaren
erakusketarako soinu banda gisa erabilia izan zen.
Iacobus Magnus
Milladoirok, English Chamber Orchestrarekin, Galizian
grabatutakoa. Ingenieria: X.M. Tasende. Milladoirok,
konposatutako, konpondutako eta orkestraratutako, zazpi
mugimentudun orkestra suite. Gai guztiak, herri musikaren
kanonen arabera konposatuak. Erromesaldi eta Konpostelaren
mundu majikoan zehar egindako soinu ibilbidea. Milladoirok,
orkestraz burututako lehenengo lana.
Gallaecia Fulget
95. urtean grabatuta. Cormoran estudioak. Galizia. Ingenieria:
X.M. Tasende. Galiziako Unibertsitatearen 500. Urteurrenaren
izen konmemoratiboa. Lau mugimendutan bananduta, laugarrena
galiziar herri kanten suita da. Diskan, bakarkako ahotsen,
gregoriar kantu koroen eta pandereteiren laguntzak jasotzen
dira. Japoniar merkaruan, Marquee/Belle Antiquek argitaratua.
As Fadas de Estraño Nome
Zuzeneko CD bikoitza. Argentinan zehar, 95ean emandako
bira batean grabatuta. Ingenieria: X.M. Tasende. Zuzenean
taldeak grabatu zuen lehenengo diska. Gai klasikoak
eta berriak baina zuzenekoaren indarra eta freskotasunaz.
Tokumak argitaratua japoniar merkatuan eta Green Linetek
editatua Estatu Batuetan.
No Confín dos Verdes Castros
99. urtean grabatuta. Cormoran estudioak. Galizia. Ingenieria:
X.M. Tasende. Discmedik (1999) argitaratua. 4 gai tradizional
eta taldearen 3 konposaketa. Cabana de Bergantiñosko
Concelloaren enkargua izan zen, promozio turistiko kanpaina
baten barruan.
Auga de Maio
98/99 urteetan grabatuta. Cormoran estudioak. Galizia.
Ingenieria: X.M. Tasende. Discmedik (1999) argitaratua.
10 herri kanta eta taldearen 5 konposaketa. Kantatutako
bost gai. Ahotsak jarriz, Ana Belenen eta Mestisay taldearen
kantaria den Olga Cerparen laguntza izan dute.
|