ken
zazpi
Hiru dira talde iraunkor eta ezinbesteko baten oinarriak: kantu eraginkorrak, interpretazio bikainak eta soinu-produkzio sistema egokien erabilpena.
KEN ZAZPI taldeak errez harrapatzen du publikoaren arreta, jendearen unean uneko sentsibilitatean asmatzen duten konposizio bikainak moldatzen jakin izan baitu hasera-haseratik. Kantu sarkorrak, lelo disdiratsuak eta mezu konprometituak sortuz, ilusio bizigarri eta gogotsuak barreiatzen ditu Gernika aldeko taldeak, publikoaren artean. Taldearen egonkortasunak, bestalde, zihurtasuna eta sinesgarritasuna dakarzkio entzulearekiko, izaeran sendotasuna hala nola kantuen
interpretazioan maila ezin hobea erakusten dituelarik. Aurreko guztiarengatik, KEN ZAZPI, zalantzarik gabe, euskal musikako talde handienen artean dago kokaturik.
“ARGIAK” izenburu daraman bere laugarren lan honek, kanta zoragarri eta interpretazio kontundenteaz gain, berezitasun handi bat dakar: mundu mailako ekoizlerik ezagunenetarikoaren eskuetan utzi bait dute diskoaren produkzioa: Los Angeles herrian estudioa duen Rafa Sardina bermeotarra (www.rafasardina.com) izan da diskoaren soinu paregabearen arduraduna.
Borobila dugu beraz honako lana, bihotz-erraietan tinkaturik uzten gaituzten 12 abesti gustagarri, sujerikor eta indartsuotan zehar, ahotsaren ahalmenak ahalik eta gehien ustiatzen ditu taldeak, honen bidez aldarrikatzen diren mezuen komunikazioan atinatuz.
“ARGIAK” delako disko honetan, kantu argitsuak, sentimentu sotilak eta prozedura profesionalak erruz batzen dira, KEN ZAZPI taldearen izana finkatuz eta, beraientzat nahiz euskal musikarentzat etorkizun oparoa iragarriz.
|