[English] [Español]
seán keane

Séan Galway konderrian jaio zen, eta haren aurrekariak hobezinak dira. Irlandako musikari-familia ospetsuenetako kidea da, eta bere hagako adar biek tresna-jole eta abeslari itzaltsuak izan dira.

Tradiziozko eran abesturiko kanta herrikoiak landu zituen lehenik, haurtzaroan bertan. Gaztetan, txapeldun tituluen bilduma egin zuen Irlanda osotik zehar: guztira, hamahiru lehiaketa irabazi zituen, abestiak kantatzeko duen era bereziari esker. Hasieran, tradizioari eutsi zion, eta hainbat talderekin abestu zuen, hala nola, Segui, The Reel Union (bere arreba Dolores Keane-nekin), eta Arcady; azken talde horretan, Sharon Shannon eta Niamh Parsons ere kide izan ziren.

Bakarlari gisa kaleratu dituen diskoetan ez da nabari musika-estilo jakin bat, baina guztietan abesteko era berezia darabil Séan Keane-k. Hala, Irlandako kantu tradizionala, sean nos, txertatzen du disko guztietan. Séan folk-abeslaria da, funtsean, baina oso ondo nahasten ditu estilo hori, eta country, blues eta pop abestiak.

Séan-ek egindako saio askoren artean, ondokoak nabarmendu behar dira: hainbat emanaldi Cambridgeko Folk Jaialdian, Galwayko Arteen Jaialdian, Tanderko jaialdian (Danimarka), Lowell-ekoan (Estatu Batuak) eta beste askotan. 1999ko udazkenean, kontzertu batzuk eskaini zituen Dublingo NCHn. “Bosgarren beatle-ak”, Sir George Martin-ek aurkeztu zituen kontzertu haiek. Séan-ek Beatles-en “Blackbird” abesti famatua kantatu zuen, Sir George-ren moldaketa batzuekin. Séan-ek kantaldia biziki liluratu zuen Martin, eta ondoren, beatle ohiak abesti horretako instrumentazioa eskaini zion laugarren diskoan, The Man That I Am lanean, erabiltzeko.

Disko bikain honek agerian uzten digu Irlandako abeslari onenetako bat dela Séan. Irlandarrak interpretazio berritzailea eta Irlandako nahiz nazioarteko gaur egungo kanten sorta aparta eskaintzen dizkigu. Gehienbat, diskoa Galwayko Temptation estudioetan grabatu da, eta moldaketa batzuk egin dizkiote Nashvillen. Jim Rooney eta Arty McGlynn-ek ekoitzi duten disko honetan, Séan Keane-k askotariko abestiak baliatzen ditu, horietako asko sekula grabatu gabeak

Séan-ek ahots bikaina eransten die abesti guztiei. Gainera, Séan-ek trebetasun bitxia du antzinako kantak berritzeko eta kanta berriak denboragabetzeko. Bakarlari gisa egindako laugarren disko honetan, Estatu Batuetako kantari behinenek hartu dute parte, besteak beste, Nancy Griffith, Kathy Mattea eta Maura O’Connell; azkena Séan bezain irlandarra.

Abeslari honek tradiziozko musikan oinarri duen arren, zaila da disko hau estilo jakin batera lerrotzea. Hala ere, abestien hautaketak eta abestiak kantatzeko erak helburu soila islatzen dute: Séan Keane-k abesti-sorta berria sortu nahi du, etorkizuneko kanta “tradizionalen” oinarria iraunarazteko.