[English] [Español]
erik truffaz quartet feat. nya

1991ean sortua, Erik Truffazek honez gero, ibilbide luzea korritu du. Lau diska eta Europatik Errusia eta Afrikara eraman duten bira ugarik, taldea bermatzen dute.

1993ko ekainean, Parisen, La Defenseko Jazz Concours Nationalen epaimahaikoen sari berezia jaso zuten. Handik gutxira, Montpellier (Paris), Sant-Louis (Senegal) eta Montreauxeko jaialdietatik gonbidapenak jaso zituzten. 1994ko abuztuan, Nina Valeria (Planisphere) beren lehenengo diskaren grabaketaren ostean, taldeak, 15 kantaldietako Brasilen barreneko bira bati ekin zion, 95ean, Suitza, Frantzia eta Italian zehar segitu zutelarik.

1996an, Erikek norabidea pizkanaka aldatuz, laukote formatora jotzea erabaki zuen. Europan zeharreko bira baten ondoren, taldeak, 1997an, Out of a Dream (Blue Note Records/EMI), beren bigarren diska grabatu zuten, Diska hamabost herrialdetan argitaratu zen. Aurkezpen kontzertuak ugariak izan ziren eta guztien artean, New Yorkeko Jazz Jailadi barruko programazioan, Knitting Factoryn emandakoa aipa dezakegu.

1998an irten zen The Dawn, hirugarren diska, zeinak taldearen sendotzea eta laukotearen konposaketen planteamenduetan, kontzeptu aldaketa ezartzea suposatu bait zuen. Jazz, drum´n´bass eta hip-hop nahasketa esperimental eta liluragarri honek, kritika bikainak eta komertzial arrakasta handia lortu zituen, 20.000 ale Frantzian eta beste 10.000 gainontzeko herrialdetan salduz.

Urte baten barruan, 120 kontzertu eta gero, publikoak, konposaketa bakoitzaren sofistikazioa eta sotiltasuna deskubritu ditu. Talde sendo batetan oinarrituta jazz aire fresko bolada dira eta bai zuzenean eta bai grabaketa lanetan, taldekide bakoitza, lider, musikajole zein musikagile bihurtzen da. Honek estiloaren mugak gainditzea ata musikak, une, toki edo animu bakoitzaren arabera, bere tankera hartzea ahalbideratzen ditu. Honela, kantaldi bakoitza, publikoarentzat ezezik taldearentzat ere, ezuste harrigarria suertatzen da.

Bending New Corners, Erik Truffaz eta bere taldearen arteko konplizitatearen fruitua dugu. Instrumentazio akustikoan oinarritutako ohizko hamar konposaketa ("Betty" izan ezik), hiritar jazz batetan sartzen gaituzate eta hor estiloek ez dute axolarik. Drum´n´bass hutsezko eta atmoferazko hamar gai ditugu eta bertan, lau kantatan, Nya poeta rapperoaren laguntza izan dute.

Taldea:
Erik Truffaz: Trompeta.
Marcello Giuliani: Baxua.
Patrick Muller: Piano, Fender Rhodes
Marc Erbetta: Bateria
NYA: Ahotsa, rap