[English] [Español]

elliott murphy

Zalantzarik gabe, Elliott Murphy Rockaren Historiako pertsonaiarik bitxienetako bat da. New York-ekoa izanik Parisen bizi da. “Sagar Handia” delakotik erbesteraturik eta musikaren multinazional handienetatik at, askoren ustez rock munduko musikagilerik grinatsu, jantzi eta azkarrenetakoa da. Musika munduan konta ezin ahala jarraitzaile ditu, besteak beste REM taldeko Peter Buck, Lou Reed, Tom Petty, John Mellencamp eta Elvis Costello musikagile argiak. Bere azken diskoetako batean Bruce Springsteen-ek parte hartu zuen. Hain zuzen ere, azken horrek Parisen jotzen duen bakoitzean Murphy gonbidatzen du eszenatokira igotzera.

1973. urtetik hona, Murphy-k hogeita bederatzi disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun hobezina eman diote guztiei. Estreinako Aquashow hari buruz Rolling Stone aldizkarian honakoa irakur zitekeen: "Elliott Murphy eta bera lana gure aldean egongo dira rock and roll -ak bizirik dirauen artean". Ordutik Coming Home Again -era ailegatu arte Elliott Murphy-ek estilo berezko eta jatorrari eutsi dio. Irudi poetikoek, istorioak kontatzeko maisutasunak eta arimaren barrunbeei begirako hitzek Murphy-ri jarraitzaile sutsu mordoa ekarri diote Estatu Batuetan. Europan, berriz, izar bihurtu dute. Berak gogoratzen duenez, “han inork ere ezagutzen ez ninduelakoan nengoen, Parisen emandako lehenengo kontzertuan 6 bis eskatu zizkidaten arte”.

Gaur egun, Elliott Murphy Parisen bizi da bere emazte Françoise eta bere seme Gaspard-ekin. Etengabe ari da kontzertu-birak egiten. Musika sortzeko ahalmen itzela alde batera utzirik, ipuin bilduma bat eta hainbat hizkuntzatara itzulitako eleberri bat – Hotza eta Elektrikoa - idatzi ditu. The Velvet Underground-en 69 live diskoaren azalek oharrak ere idatzi zituen. "Literatura nire erlijioa da " –esan zuen Murphy-k orain gutxi egindako elkarrizketa batean- "baina mendekotasun batek jota nago: rock and roll-ak, alegia". Bere ibilbide artistikoan e da dena musika eta literatura izan: 1972an agerraldi laburra egin zuen Fellini-ren Roma filmean.

"Rock and roll-ak ez dit inoiz hutsik egin. Rock and roll-aren ametsari guk geuk huts egin diogulakoan nago, amets hori zeinahi dela ere". Hogeita hamalau urteko ibilbidea egin eta hogeita bederatzi disko argitaratu ostean historiak aurrera dirau...