[English] [Español]
atom rhumba

Hiru urte diskorik gabe ez dira hiru urte lanik gabe. Atom Rhumbarentzat azken 3 urte hauek egun diren ia guztia eragin dute. Diskografiaren mailan baino ( “Backbone ritmo” izenekoaren nahasketa berriak eta Josetxo Anituarekin grabatutako zuzeneko diskoa), eszenatokien mailan. Hortxe dago euren show bizkorra, eta bertan kontua bikaina bilakatzen da.  Aspaldi batean “50 m2-ko taberna-zuloen eremua gainditzen duen Penintsulako lehen artie taldea” zirela esan genuen, eta oraintxe bertan, eta 2004 eta 2005eko bira arrakastatsuen ondorioz, edukiera handiko lokaletan euren sold out ondoren, Japoniako Fuji-Rock jaialditik pasatu eta bertan izar gisa hartuak izan ostean edota lehen pentsaezina izango ziren argitalpenetan agertu eta gero, esan dezakegu Bizkaiko seikotearen arrakastak ondo baino hobeto erakusten duela masen gustua argi eta garbi hobera egiten ari dela. Zalantzan geratuko litzateke baieztapen hau “Amateur Universes” euren behin betiko lan moduan sendotzen ez bada, are gehiago kontuan hartzen badugu aurreko “Backbone ritmo” ere holakoa izan zela.

Abestiez gain, badaude gure heroien bilakaeran argi geratzen ari diren beste kontu batzuk, deigarriena sustraiei dieten atxikimendua. Bidaiatu egin dute, baita gora egiteko erabili zezaketen giro ugaritan infiltratu ere, baina horren guztiaren gainetik, tematuta daude euren lekutzat daukaten horrekin lotu ditzagun: beti hurbil dauzkaten gipuzkoar musikarien aitzindari-taldea, ohiko laguntzaileak. Ustekabean Oihuka disko-etxearekin fitxatu izanak badauka lurrarekiko atxikimendu ideologiko horrekiko nolabaiteko zerikusia.  Euren tokia underground arloan dago, eta “Amateur Universes” lehen aldian entzutean ematen badu ere disko hau xaloagoa dela eta erregistro gehiago dituela, abesti hauek berriro entzutean baimendutakoen, irratian emateko modukoen eta diskoa ausart egiten duten eremu berrien arteko oreka erakusten dute, guzti-guztia estilo rhumberoaren liburuan ezin hobeto sartzen bada ere.

Inoiz baino soinu gordin eta aldi berean boteretsuago batekin, erritmoak (euren musikaren markaren funtsa) gero eta zehatzagoak eta nikeleztatuagoak dira, ahotsak gero eta muturrekoagoak (Roberrek lotsarik gabe jauzi egiten du falsetetik baritonora), gitarra jokoak aurreko diskoan baino etxeko ezaugarri nagusiagoa dira, teklatuen lanak lehen ez zeukan garrantzia hartzen du, bibrafonoak, perkusioak, steel gitarrak eta koroak ere badaude,…, baita estilo aniztasuna ere, guztien oinarria rock'n'roll zakarra delarik, country arkaikoenetik dub sandinistaraino, harribitxi pare bat amultsuki gordeak, eta erabat begi-bistakoak diren Don Van Vlieti eta Josetxo Ezpondari eskainitako ohiko omenaldiak. Elkarri lotuta, hain ondo definitzen dituzten ezinbesteko abesti dantzagarriak, edozein amerikar punk-funk gizajo astragaloaren parean uzten dutenak.

Horixe berori trokatuko duzuelakoan.

Rhumba eta Osasuna

Fernando Gegúndez

http://www.atomrhumba.com